Lan Osasuna eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunean kalera atera dira sindikatuak. Lea-Artibaiko LABek deituta, esaterako, Ondarroan egin zuten zapatuan [apirilak 28] eskualdeko ekitaldi nagusia.
Lanean bizirik eta osasuntsu lelopean, elkarretaratzea egin zuten 40 bat lagunek, Alamedan.
Bertan batutakoek
istripuak eta lan gaixotasunak salatu nahi izan dituzte protestagaz, eta lan heriotzek sortutako odolustea irudikatu nahi izan dute. Lurra gorriz irudikatu dute laneko jantzi gorriekin, eta erdian, beharrean hildako bat irudikatu dute
Aurten 17 lagun erailak, prekarietateak hiltzen gaitu leloa zeraman pankartaren alboan.
LABek Alamedan egindako protesta. Argazkia: LAB
LABeko ordezkariek nabarmendu dutenez,
“lanean bizirik eta osasuntsu egotea” langileen eskubidea da. “Lan istripuek eragindako osasun galera eta heriotzak salatzeagaz batera, arreta jarri dugu aurten lan gaixotasunetan, ikusezinak eta ahaztuak izaten jarraitzen baitute. Horren alde borrokatu behar dugu egunero enpresetan eta herrietan”.