Lea Ibarreko herritarrak udazkenean hasiko dira organikoaren bilketagaz
“Aldebiko sistema” edukiko du, eta garabiduna denez, alde batean zein bestean dauden edukiontziak batuko ditu. Kartoia batzea ere aurreikusi dute, eta edukiontzi horietan pilatutakoa batu gura dute. “Garbikerrek du ardura hori, eta eurekin batuko gara zer egin zehazteko”. Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoko ordezkarien helburua “birziklapen tasa igotzea” da, Europak ezarritako kopuruetara heltzea da, edo ahal izanez gero, hobetzea. “Gutxienez %60 hori lortu gura dugu”. Bost udalerrien artean adostu dutenez, txip bidez funtzionatuko dute edukiontziek. Organikoa egun jakin batzuetan utzi beharko dute herritarrek. “Premien arabera aztertuko da. Plan bat eginda dugu, baina, gero errealitateak esango digu ezer aldatu edo egokitu beharko dugun”. Sistema erosoa izango dela-eta, herritarrek ondo erantzungo dutela uste dute. “Gero eta kontzientziatuago gaude”. Adituen aholkuak. Spora ingurumen zerbitzuko adituen aholkuei jarraituz, zabor mota guztiak batzeko guneetan edukiontzi mota guztiak jarriko dituzte, eta dagoeneko gune horiek zeintzuk izango diren zehaztu dute. “Euren esperientziak eta errealitateak erakusten du, herritarrek zabor edukiontzi bat hurbil badute, eta birziklatzeko edukiontzia urrunago badago, batzuk kontzientziatuta egon arren, beste askok ohiko edukiontzietan uzten duela mota guztietako zaborra”.“Birziklapen tasa igotzea da helburua; gutxienez %60 lortzea”
Gune horietan, beraz, kolore guztietako ontziak egongo dira: “Auzo guztietara heldu gura dugu; nahi dugun leku guztietara ezingo gara heldu, baina auzo guztietan gutxienez puntu bat egongo da. Edukiontzi gutxiago, baina dauden lekuetan denak egongo dira, herritar denek birziklatzeko aukera izateko”.“Herritar denek birziklatzeko aukera izatea gura dugu, auzo denetara helduz”