Urtea hasi denetik 17 langile hil direla salatu du LABek Ondarroan
Lan Osasuna eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunean kalera atera ziren sindikatuak. Lea-Artibaiko LABek deituta, eskualdeko ekitaldi nagusia egin zuten zapatuan, Ondarroan. Lanean bizirik eta osasuntsu lelopean, elkarretaratzea egin zuten 40 bat lagunek...
Bertan batutakoek istripuak eta lan gaixotasunak salatu nahi izan zituzten protestagaz, eta lan heriotzek sortutako odolustea irudikatu zuten. Lurra gorriz irudikatu zuten laneko jantzi gorriekin, eta erdian, beharrean hildako bat irudikatu zuten Aurten 17 lagun erailak, prekarietateak hiltzen gaitu leloa zeraman pankartaren alboan.
LABeko ordezkariek nabarmendu dutenez, «lanean bizirik eta osasuntsu egotea» langileen eskubidea da. «Lan istripuek eragindako osasun galera eta heriotzak salatzeagaz batera, arreta jarri dugu aurten lan gaixotasunetan, ikusezinak eta ahaztuak izaten jarraitzen baitute. Horren alde borrokatu behar dugu egunero enpresetan eta herrietan».