Bihotz biriken suspertzea zelan egin irakatsiko dute datorren astean
Urzabal Guraso Elkarteak antolatuta, oinarrizko bihotz biriken suspertzea egiten eta desfibriladoreak erabiltzen irakatsiko dute datorren astean.Alabaina, ikastaroan parte hartzeko asteon izena ematea beharrezko da. Josune dendan eta Ubilla tabernan iz...
Alabaina, ikastaroan parte hartzeko asteon izena ematea beharrezko da. Josune dendan eta Ubilla tabernan izena eman behar da, eta gaur da azken eguna. Doako ikastaroa da, eta ordubeteko saioa izango da.
Gaztelaniaz emango dute. Jakitera eman dutenez, jende askok izena emanez gero, bi talde sortu eta bi saio egingo dituzte.
Ikastaroa Lekeitioko anbulategiko Santi Peñak emango du erabilera anitzeko gelan, 19:00etatik aurrera. Herritar askok izena emanez gero, beste saioa 20:00etan hasiko da.
Hiru desfibrilagailu
Duela urtebetetik Aulesti herri kardiobabestua da. Hiru gune publikotan desfibriladore erdiautomatikoak daude herritarren eskura, larrialdi egoeretan edozeinek erabili ahal izateko.
Frontoiko horman, udaletxeko arkupean eta Sololuzian kokatu zituen udalak, eta erraz erabiltzekoak dira. Desfibriladore erdiautomatiko horiek beren beregi profesional ez direnek erabili ahal izateko diseinatuta daude. Aparailuetan jarraibideak ageri dira; berbaz ere azaltzen du zer egin behar den egoki erabiltzeko. Partxeak konektatu eta bihotzaren funtzionamendua aztertu, eta bihotzean shock elektrikoa ematen dute.