Eguraldi kaskarrari aurre eginez iritsi dira aurten Lorategietako jaiak. Domekan jaurti zuten txupina, eta kirolez betetako eguna izan zuten orduan. Astelehenean auzokoentzako pintxopotea eginda, atzo bukatu zituzten Gernika-Lumoko azuo horretako festa...

Eguraldi kaskarrari aurre eginez iritsi dira aurten Lorategietako jaiak. Domekan jaurti zuten txupina, eta kirolez betetako eguna izan zuten orduan. Astelehenean auzokoentzako pintxopotea eginda, atzo bukatu zituzten Gernika-Lumoko azuo horretako festak. Musikaz eta dantzez girotutako eguna izan zuten atzokoa, eta jatekoagaz ere gozatzeko aukera eduki zuten Lorategietara bertaratutakoek. Goizean txistulariekin kalejira egin zuten, eta mezaren ostean, Elai Alai dantza taldekoen ikuskizuna egon zen aukeran. Paella jateko elkartu ziren eguerdian, eta Xaiborren emanaldian gorputzak astindu ostean, berriz ere jatekoak elkartu zituen auzotarrak. Txorizoa dastatu ostean, jaiai amaiera emateko txupina bota zuten gau partean.