'Gernikaren egiak' ikus entzunezkoa emango dute, barikuan
1937ko apirilaren 26ko bonbardaketaren 81. urteurrenean hausnarketa kolektiborako tresna izatea helburu duen Gernikaren egiak dokumentala aurkeztuko dute Munitibarren. Emanaldia etzi 19:00etatik aurrera izango da, Udal Aretoan,Gernikaren egiatik abiatu...
Gernikaren egiatik abiatuta egiak biltzeko asmoz, hainbat ikuspuntu eta iritzi azaltzen ditu ikus-entzunezkoak. Ikuspuntu gaurkotuak dira, eta besteren artean, emakumeena ere sartu dute. Iazko apirilean liburua argitaratu zuen, eta idatzizkoari jarraipena emanda, dokumentala prestatu zuten. Gernika oroimen biziko herria delako, begirada eta iritzi ezberdinen ikuspegitik burutu dute lana. «Ezezagunagoak diren gertaera historikoei arreta jarri, emakumearen ahotsa lehenetsi, eta herri mugimenduen egitekoaz hausnartzea» izan du helburu Ipes elkarteak.
Errelatoa osatzen
1937ko apirilaren 26an Gernika ez ezik, Munitibar ere bonbardatu zuten faxistek. Bonbardaketagaz batera, noraezean zebiltzan zauritu eta gainontzekoen aurka hainbat jirabira egin zituzten aire erasoa «errematatzeko» ametrailadoredun hegazkinek. Iaz, esaterako, orduko gertakariak argitzeko eta jasotako testigantzekin osaturiko errelatoa azaltzeko, Bonbardaketaren 80. urteurrena. 1937/04/26 Aire erasoaren kronika hitzaldia eman zuen Alberto Unanumok.