Ondarroako
Zubi Zahar Herri ikastolako DBH4ko hainbat ikaslek planto egin diote gaur [maiatzak 2] PISAren azterketari, Ikasleok Zorrotz dinamikari jarraituz. Azterketari planto egiten diotela agertzeko, ikasleek, irakasleek eta hainbat herritarrek
elkarretaratze jendetsua egin dute Kamiñazpiko parkean, 10:00etatik 10:30era.
Zubi Zahar ikastolakoen protesta, gaur goizean
PISA, errebalida eta selektibitateari planto egiten diotela agertu dute. Eta eurentzako
azterketa “arrotzak” direla argudiatuta protesta egin dute
Hau ez da gure hezkuntza. PISAri planto lelopean. Elkarretaratzea amaitu ostean, ikasleek ordezkariek eskerrak eman dizkiete han batu diren herritarrei. Agertu dutenez, gainera, Heziberriko azterketa egitea tokatu zaie aurten ere berriro. “Azterketa maiatzaren erdi aldean izango da, eta antzeko beste deialdi bat egingo dugu”.
PISA (
Programme for International Student Assessment) hezkuntza sistema ebaluatzeko nazioarteko programa da, eta bertan gaitasun zientifikoa, matematikoa eta irakurman ebaluatzen dira. Nazioarteko hezkuntza sistemak
ikasleak konparatzeko egiten du ikerketa, eta hiru urtean behin egiten da, munduko hainbat herritan. Azterketa 15 urteko milaka ikasleri egiten diete.