Kuadernoa zuri obra ikusi ahalko da barikuan, 20:30ean, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Agurtzane Intxaurraga,
Miren Gojenola eta Itziar Ituño izango dira obra taularatuko duten aktoreak. “Hasiera baten, gure asmoa Federico Garcia Lorcaren Bernarda Alba antzezlana taularatzea izan zen. Obra hori gure artean emakumeei buruz idatzi den istoriorik entzutetsu eta hunkigarrienetarikoa izan da”.
Sarrerak salgai daude, 10 euroan, Traola estudioan eta kultur etxean.
Argazkia: Hika teatroa.
Oro har, obrak
konfliktoa eta emozioa, poetika eta umorea uztartzen ditu. Hala, hogei urte eta gero ama hil eta aurrez aurre topo egiten duten bi ahizpa dira protagonistak (Gojenola eta Ituño). “Bata zein bestea amaren arrastoz josita daude. Arrasto sakonak eta hautsi ezinak. Hilda egon arren, amak agintzen jarraitzen du bi protagonisten bihotzean”.
SINOPSIA: “Begoña eta Arrate ahizpak dira. Ama hil berri dute eta hogeita bost urteren ondoren jaiotetxean egingo dute topo, ustekabean. Begoña Afrikan bizi izan da urte askoz. Amarengandik ihesi joan zen. Ekaitz egun beldurgarri batez, aborto baten ondorioz, bizitza hankartetik zihoakiola konturatu zenean. Arrate, aldiz, etxean geratu zen amaren itzalean. Lanbidez, familia medikua da eta itxura batean, zoriontsu bizi da. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu.
Bi ahizpak aurrez aurre elkartzean elkarri kontuak eskatzen hasiko dira. Ezer gutxi dakite amak batengan eta bestearengan utzitako arrastoez. Nahikoa lan izan du bakoitzak bere bizitza eraikitzen. Nahikoa lan bizitzen”.
Argazkia: Hika teatroa.
FITXA ARTISTIKOA:
- Egileak: Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurraga
- Ane Sextonen olerkiaren itzulpena: Harkaitz Cano
- Aktoreak: Miren Gojenola, Itziar Ituño eta Agurtzane Intxaurraga
- Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
- Zuzendari laguntzailea: Tessa Andonegi
Argazkia: Hika teatroa.