'Kuadernoa zuri' antzezlana ikusi ahalko da bihar, Lekeitioko Ikusgarrin
Miren Gojenola, Itziar Ituño eta Agurtzane Intxaurraga dira aktoreak. Hika Teatroa taldearen emanaldia 20:30ean hasiko da. Sarrerak 10 euroan daude salgai, Traolan eta kultur etxeanKuadernoa zuri obra ikusi ahalko da bihar, 20:30ean, Lekeitioko Ikusga...
Miren Gojenola, Itziar Ituño eta Agurtzane Intxaurraga dira aktoreak. Hika Teatroa taldearen emanaldia 20:30ean hasiko da. Sarrerak 10 euroan daude salgai, Traolan eta kultur etxean
Kuadernoa zuri obra ikusi ahalko da bihar, 20:30ean, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Agurtzane Intxaurraga, Miren Gojenola eta Itziar Ituño dira aktoreak. Sarrerak salgai daude, 10 euroan, Traola estudioan eta kultur etxean.Intxaurraga, gainera, obraren zuzendaria ere bada. «Hasiera batean, gure asmoa Federico Garcia Lorcaren Bernarda Alba antzezlana taularatzea izan zen. Obra hori gure artean emakumeei buruz idatzi den istoriorik entzutetsu eta hunkigarrienetarikoa izan da».
Obrak konfliktoa eta emozioa, poetika eta umorea uztartzen ditu. Hala, hogei urte eta gero ama hil eta aurrez aurre topo egiten duten bi ahizpa dira protagonistak (Gojenola eta Ituño). «Bata zein bestea amaren arrastoz josita daude. Arrasto sakonak eta hautsi ezinak. Hilda egon arren, amak agintzen jarraitzen du bi protagonisten bihotzean».
Sinopsia
Begoña da alaba bat, eta Arrate bestea. «Begoña Afrikan bizi izan da urte askoz. Amarengandik ihesi joan zen. Arrate, aldiz, etxean geratu zen amaren itzalean. Bi ahizpak elkarri kontuak eskatzen hasiko dira aurrez aurre elkartzean».