Markina-Xemeingo Udala auzotarrekin batzen hasiko da
Urtero modura, aurten ere herrigunetik urrunago dauden auzoetako bizilagunekin batuko dira Markina-Xemeingo Udaleko ordezkariak. Auzotarren eskariak entzun eta udalak dituen egitasmoen berri emango diete.
Asteburu honetan hasiko ditu udalak, bilerak. Zapatuan [maiatzak 5] hiru auzotan elkartuko dira eta domekan [maiatzak 6], beste bitan. Horrela, zapatuan, Atxondo, Arretxinaga eta Meabe auzoetan jarri dituzte hitzorduak. Atxondokoa 13:00etan izango da ermitan; beste biak, berriz, 17:00etan ermitetan.
Domekan, Iruzubieta eta Santutxukoekin elkartuko dira. Iruzubietan 13:00etan, erdiko tabernan, eta Santutxun 12:00etan Satzu Landetxean.