Abesuan dagoen Elizatxiki dotore apainduko dute aurten ere, Santa Kurutz jaiak ospatzeko. Sainduaren eguna gaur [maiatzak 3] bada ere, urtero bezela, zapaturako [maiatzak 5] utzi dute ospakizuna, jende gehiagok gozatu ahal izateko.
Ekitaldi xume bezain polita antolatzen du auzoko jai batzordeak, urtero, «eguna ahanzturan ez gelditzeko». Horrela, aurreko urteetako ohiturari jarraituz, ermitako ateak zabaldu eta
meza emango dute bertan 12:30ean. Meza ostean, berriz,
Zerutxu Dantza Taldekoen dantzaldia egongo da, eta ondoren
luntxa bertaratzen direnentzat.
Trikitilariak ere hantxe egongo dira jaia alaitzeko. «Egunari ikutu berezia eman eta giro atseginean ospatzea dugu helburu», esan dute antolatzaileek.
Txistularia eta Zerutxuko dantzariak iazko Santa Kurutz jaietan.
Mus eta Briska. Jaiak arratsaldean jarraituko du, auzoko tabernetan jokatuko den Mus eta Briska txapelketagaz. Bihar 17:00etan jokatuko da Mus Txapelketa Naroki eta Ilunpe tabernetan eta etzi berriz, briskan jokatuko dute, ordu berean hasita. Sariak ere berdinak izango dira: lehenengo bikoteak txapelak, izene ematetik lortzen den kopuruaren erdia eta Campillo bodegak bisitatzeko txartel bi eskuratuko ditu, bigarrenek garaikurrak eta izen ematearen kopuruaren %30 eramango dute, hrugarren bikoteak izen ematearen kopuruaren %15 eta laugarrenentzat izan ematearen %5a izango da.
Musean zein briskan parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko da bikoteko.