Sukaldaritza ikastaroa egingo da Aulestin, hilabeteon
Datozen asteotan sukaldaritza ikastaroa egiteko aukera egongo da Aulestin, San Blas elkartearen eskutik. Maiatzaren 10ean, 17an, 24an eta 31n egingo da ikastaroa Sutegibarri txokoan, eta antolatzaileek azaldu dutenez, bi orduko saioak izango dira.Parte...
Parte hartzeko Josune eta Kantoiko janari dendenetan izena eman behar da, barikua aurretik. Ikastaroa aurrera ateratzeko eta gutxieneko talde bat ziurtatzeko, izena ahalik-eta arinen emateko eskatu dute.