Euskadiko Kopako lehen proba lehiatuko dute Mundakan
Mundakako XVI. Kayaksurf Txapelketa lehiatuko dute asteburuan. Aurreko urteetan moduan, Euskadiko Kopako lehen proba da Mundakakoa.Bihar 09:00etan hasiko da lehia, eta domekan, 10:00etatik aurrera lehiatuko dituzte finalak. Lehen egunean bost ordu ingu...
Bihar 09:00etan hasiko da lehia, eta domekan, 10:00etatik aurrera lehiatuko dituzte finalak. Lehen egunean bost ordu inguru egongo dira uretan, eta bigarrenean, hiru bat ordu.
40 surflarik izena eman dute, eta tartean daude Mundaka Surf Kayak Piraguismo Elkarteko kideak. Bost kategoria daude txapelketan: Open, Master, Gran Master, Junior eta Neskak.
Orain dela bi aste lehiatu behar zuten txapelketa, baina itsasoko balditza desegokiengatik atzeratu egin zuten.
Beraz, oraingo honetan baldintza egokiak izatea espero dute. «Olatu onak izatea da gure kezka nagusia. Berez baldintza onak daude iragarrita, baina Mundakako ezker olatua apetatsua da, eta bertan egon arte ezingo dugu guztiz egokiak diren jakin».
Etxeko surflariak
Herriko klubeko bost ordezkari egongo dira. Txema Carreto durangarra Grand Masterrean lehiatuko da. Mundakako klubaren sortzaileetako bat da Carreto, eta 2017ko Munduko Txapelketan zilarrezko domina irabazi zuen, Grand Master kategorian. Andres Valle mundakarrak Master HP eta Open kategorietan parte hartuko du. Xabi Caballero eta Mikel Caballero (Master HP) lehengusu busturiarrak ere Mundakan egongo dira. Oskar Martinez getxoztarra, berriz, Master HP eta Master IC modalitateetan ariko da.
Halaber, izena emandakoen artean daude Odei Etxebarria Open kategoriako txapeldunor- de donostiarra, bai eta ere Euskal Herriko selekzioko kideak egungo Open kategoriako Munduko txapeldunak dira.
«Parte hartzaile gehienak euskal herritarrak dira, baina, esaterako, bi galiziar daude izena eman dutenen artean. Gainera, orain dela bi aste lau gales etorri ziren, eta orain euren baieztapenaren zain gaude, hegaldiaren menpe daude eta», azaldu du Carretok.
Kopa
Euskadiko Kopa bost probak osatzen dute. Mundakakoaren ostean, Bakion lehiatuko dute bigarrena; maiatzaren 19an eta 20an izango dira. Eta udako geldialdiaren ostean, irailean eta urrian, Barrikan, Zarautzen eta Donostiako Zurriola hondartzan lehiatuko dituzte gainontzeko hirurak.