Musika emanaldiak, gaur, Berriatuan eta Markina-Xemeinen
Tarinek bateria eta gitarra entzunaldia eskainiko du 17:00etan, Markina-Xemeinen. Berriatuan konboen emanaldia egongo da, 19:00etan, Satorzulo gaztetxeanMusika protagonista izango da gaur Markina-Xemeinen eta Berrituan. Eta batean zein bestean, Tarine ...
Tarinek bateria eta gitarra entzunaldia eskainiko du 17:00etan, Markina-Xemeinen. Berriatuan konboen emanaldia egongo da, 19:00etan, Satorzulo gaztetxean
Musika protagonista izango da gaur Markina-Xemeinen eta Berrituan. Eta batean zein bestean, Tarine udal musika eskolako musikariak ariko dira.Alde batetik, 17:00etan, Tarineko bateria eta gitarra elektriko ikasleek entzunaldia eskainiko dute Tarinek Markina-Xemeinen daukan egoitzako 5. gelan. Horretan bederatzi ikaslek parte hartuko dute. «Ordu erdi iraungo du saioak». Aurreratu dutenez, emanaldia ikasleek ikasturtean ikasitakoa erakusteko izango da, eta herritar guztiak gon- bidatu dituzte.
Bestalde, 19:00etan, Konbuk in kontzert musika saioa egingo da Berriatuan, Tarinek eta Berriatuko Satorzulo gaztetxeak antolatuta. Aurreratu dutenez, emanaldian Berriatuko nesken konboak eta Soraluze, Ondarroa eta Bermeoko musika eskoletako konboek parte hartuko dute.
Oro har, emanaldian pop eta rock estiloetako abestiak eskainiko dituzte. Saioa bihar hasiko diren San Gregorio jaietarako motorrak berotzeko emanaldia izango da.
Bi emanaldi horiez gain, Tarineko musikariak bihar ere protagonista izango dira. Izan ere, Kaxero Gaupaseroren jaitsieraren kalejiran parte hartuko dute.