Udal ordezkariak auzotarrekin batzen hasiko dira asteburuan
Urtero modura, aurten ere herrigunetik urrunago dauden auzoetako bizilagunekin batuko dira Markina-Xemeingo Udaleko ordezkariak. Auzotarren eskariak entzun eta udalak dituen egitasmoen berri emango diete.Asteburuan hasiko ditu udalak bilerak. Bihar hir...
Asteburuan hasiko ditu udalak bilerak. Bihar hiru auzotan elkartuko dira, eta, domekan, beste bitan. Horrela, bihar, Atxondo, Arretxinaga eta Meabe auzoetan jarri dituzte hitzorduak. Atxondokoa 13:00etan izango da, ermitan; beste biak, berriz, 17:00etan, ermitetan.
Domekan Iruzubieta eta Santutxukoekin elkartuko dira. Iruzubietan 13:00etan, erdiko tabernan; Santutxun, 12:00etan, Satzu Landetxean.