Ager Solabarrieta Txakartegi tiratzaile olinpikoak eta Maite Badiola Akarregi bere laguntzaileak
Hannovergo (Alemania) Nazioarteko Tiro Txapelketan parte hartuko dute. Nazioarte mailan parte hartuko duten
laugarren txapelketa izango da.
Kirol egokituan aritzen diren ondarrutarrek nabarmendu dutenez, Alemaniako txapelketa
oso garrantzitsua da nazioarte mailan. “Izan ere, tiro olinpikoari dagokion IPC-ko (Nazioarteko Komite Paraolinpikoa) WSPS (Munduko Tiro Paraolinpikoa) elkarteak antolatu du estreinako txapelketa, eta aulkian dauden beste batzuekin batera tiro egiteko aukera izango dugu estreinako”.
Ager Solabarrieta, artxiboko irudian
Ondarrutarrek
SH3 kategoriako bi diziplinatan parte hartuko dute. Euskarri gabeko 60 tiro zutikako kategorian eta 60 tiro etzandako kategorian. “Martitzenean [maiatzak 8] zutitako kategorian ariko gara, eta eguaztenean [maiatzak 9], berriz, etzandakoan”.
Solabarrietak aitortu duenez, maila onean aritzeko asmoa du. “Nazioarte mailako onenen aurka ariko naiz, baina nire mailan botatzen baldin badut, finalerako txartela lortzeko aukera izango dudala uste dut. Nire helburua, behintzat,
lehen zortziren artean sailkatzea da. Hori lortzen baldin badut, pozik bueltatuko naiz etxera”.
Tiratzaile ondarrutarrak gaineratu duenez, aurten beste nazioarteko txapelketa batean ere parte hartuko du. “Aurten nazioarteko bi txapelketan parte hartzeko aukera dut. Hannoverrekoaz gain, irailean Frantzian jokatuko den Munduko Kopan ere parte hartuko dut”.