Ondarroako
Zubi Zahar herri ikastolak
50 urteko ibilbidearen errepasoa egin zuen zapatuan [maiatzak 5]
Lehengoa oinarri, geroa osatu lelopean egindako ekitaldian. Ekitaldian hasierako pausoak ekarri zituzten gogora ikastolaren sustatzaile eta irakasleek. Eta, horrez gain, ikastolaren egungo eraikina egiteko emandako urratsak eta ikastolak zailtasunak dituzten umeak integratzeko egindako lana, auzolana, etorkizunerako erronkak… gogora ekarri zituzten.
Mari Karmen Bustindui, Zubi Zahar ikastolako ekitaldi nagusian
Pasadizoz pasadizo, Karmele eta Mari Karmen andereƱoak igo ziren agertokia,
une hunkigarriak bizi izanez. Argazki proiekzioari jarraituz, Kirmen Uribe eta Jon Kirru Iparragirreren, herriko bertsolarien eta dantzarien emanaldiek borobildu zuten urteurren ekimena.
Ekitaldiaren antolatzaileek jaiari buruzko
balorazio oso ona egin dute. “Jende asko etorri zen, eta jantokia jendez gainezka egon zen. Eskerrak eman nahi dizkiegu hau aurrera eramaten lagundu diguten guztiei”. Gogoratu dutenez, urteurrena agurtzeko bi ekintza falta dira, eta horietan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Ikastola Eguna egingo da ekainaren 16an, eta danborradarako izen ematea zabalik dagoela aurreratu dute. “Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 25a baino lehen eman beharko dute izena ikastolan. Danborrak lortu behar ditugu, eta zenbat batuko garen jakitea beharrezkoa da”.