Bullying-a eta genero indarkeriaren prebentzioa landuko dituzte Etxebarrian
Herriko Guraso Elkarteak antolatuta bullying eta genero indarkeriaren prebentzioari buruzko hitzaldia emango du zapatuan [maiatzak 12] Gontzal Uriartek. Kultur aretoan jarri dute hitzordua, 10:00etan.
Bullying eta genero indarkeria gaur egun ikas komunitateari gehien arduratzen zaizkion gaietako batzuk direla azaldu dute antolatzaileek, eta hitzaldian horien desagerpenerako ebidentzia zientifikoetan oinarritutako praktika arrakastatsuenak azalduko direla aurreratu dute.
Hitzaldia, guraso zein irakasleei zuzenduta dago.