Ibai Arantzamendi boxeolari markina-xemeindarrak Barakaldon lehiatuko du asteburuan
Arantzamendik iazko udan debutatu zuen Oviedon (Asturias, Espainia) boxeolari legez, pisu astuneko 90 kiloko modalitatean; txapelduna izan zen. Orain, zapatuan [maiatzak 12] Barakaldoko Gorostiza kiroldegian jokatuko den txapelketan parte hartuko du; 19:00etan hasiko da lehia. Guztira sei borrokaldi egingo dira, eta Arantzamendik lehenengo txandan lehiatuko du, 90 kilokoen modalitatean.