Asteon hasiko dira poltsa organikoak banatzeko makinak ipintzen
Lea-Artibai Amankomunazgoak esan duenez, Ondarroan maiatzaren 11n [barikua] ipiniko dute makina, eta hilaren 25ean Markina-Xemeinen eta Lekeition. Momentuz makinak hiru herritan ipiniko badituzte ere, txartela duten edozein herritako bizilagunek eskuratu ahalko dituzte poltsak makinetan.
Ondarroan Alameda ondoan dagoen zerbitzu orokorreko sarreran ipiniko dute makina, Markina-Xemeinen Artibai kaleko 4. zenbakian (Hemen Be Bai merkatarien elkartearen bulegoan), eta Lekeition Merkatu Plazan.
Txartel bakoitzagaz bi hiletik behin 40 poltsako sorta bat jaso ahalko du. Gainerako herrietako bizilagunek ere makina horiek erabaltzeko aukera eduki arren, euren herrietako udaletxean ere eskuratu ahalko dituzte poltsak.
KIT-ak banatzeko bigarren itzulia. Lurretik lurrera kanpainaren baitan, Amankomunazgoa organikoa jasotzeko materialak banatzen dabil egunotan; bigarren itzulia egiten ari dira. Bestalde, Lekeition apirilean 220 KIT banatu zituztela esan dute. “Ondarroan, ostera, joan den asteburuan 128 banatu genituen”. Herri haietan bigarren itzulia egin eta gero, Etxebarrian eta Markina-Xemeinen ere beste itzuli bat egingo dute laster. “KITa jasotzerakoan, Amankomunazgoak bidalitako gutuna eroatea gomendatzen da. Izan ere, bertan agertzen den helbideak bat egiten du datu baseko informazioagaz”.