Eskola Txikien Jaia ospatuko dute bihar, Arteagan
Busturialdeko eskola txikietako ikasleek urtero ospatzen den Eskola Txikien Jaia egingo dute bihar, Gautegiz Arteagan. Montorre eskolak hartuko du eskola txikien jaialdia oraingoan, eta urtero legez, Busturiko Jose Maria Uzelai eskolako, Mundakako esko...
Herriko eskolen garrantzia azpimarratzea da aurtengo jaialdiaren helburua; izan ere, antolatzaileen berbetan, umeek «herriaren nortasunean, herriko giroan eta kulturan integratuak eta bere herrikoa izateaz harro sentiaraztea ahalbidetzen dute herriko eskolek».
Guztira, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 447 ikaslek parte hartuko dute jaialdian.
Adierazpenak
Ana Astelarra Montorre eskolako zuzendariak eskolek herritarrei hurbiltasuna eskaintzen diela adierazi du, eta gehitu du «haziaren zaintzak fruituaren kalitatea hobetzen eta etorkizuna bermatzen» duela.
Bestalde, Juan Felix Naberan Gautegiz Arteagako alkateak parte hartzaile guztiek «asko gozatzea» espero duela esan du, eta eskola txikien garrantzia azpimarratu du: «Ezinbestekoak dira eskola txikiak, herrikoa izateaz harro sentiarazteko, herrian integratzeko eta herriarekiko elkartasuna sorrarazteko baliagarriak dira eta».
Harrera eta talde argazkiagaz hasiko den biharko eskola txikien jaialdian umeek frontoian emango dute emanaldi nagusia.
2018ko eskola txikien jaialdiari umeen bertsoekin emango die amaiera, eta hurrengo urteko jaia antolatzeaz arduratuko den eskolari emango diote lekukoa.