Bizkaiko Eskolarteko
XVIII. Hondartza Bolei Txapelketa lehiatuko dute zapatuan [maiatzak 12], Isuntza hondartzan. Ume, gaztetxo, umetxo, kadete eta gazte mailetako jokalariek parte hartuko dute Bizkaiko Lurraldeko Boleibol Federazioak antolatutako norgehiagokan.
Boleibol jokalariak Karraspioko hondartzan.
10:00etan hasiko dira norgehiagokak ume eta gaztetxoen partidekin. Maila horretako jokalariek 3×3 formatuan jokatuko dute.
11:30ean, berriz,
umetxo,
kadete eta
gazte mailakoak hasiko dituzte topaketak. Umetxoen mailako jokalariek ere 3×3 formatuan jokatuko dute; kadete eta gazte mailetakoak, berriz, 2×2 formatuan ariko dira.
Sei proba. Eskolarteko XVIII. hondartza-bolei txapelketa sei probaz osatua egongo da. Lehenengo proba joan den astean lehiatuko zuten Getxoko Ereaga hondartzan eta bigarren jardunaldia Lekeitiokoa izango da. Ekainaren 9a bitartean jokatuko dituzte beste txapelketa guztiak, zapatuero. Hurrengo proba denak Getxoko Ereaga hondartzan, eta Plentziako hondartzan jokatuko dira.
4-5 taldeko
ligaxkak jokatuko dituzte maila guztietako parte hartzaileek, parte hartzaile guztiei gutxienez 3 edo 4 partida ziurtatzeko.