IKTen erabilera egokiari buruzko saioak eskainiko dituzte
Bermeoko GOUPeko Gizarte Heziketarako Esku-hartze Taldeak antolatuta, gurasoei zuzendutako Informazio eta Komunikaziorako Teknologien erabilera egokiari buruzko programa eskainiko dute.Nola ezarri mugak gure seme-alaben IKTen erabileran? programaren he...
Nola ezarri mugak gure seme-alaben IKTen erabileran? programaren helburua gurasoek teknologia berrien erabileran jokatzen duten egiteko aktiboaz ohartaraztea da.
Programak bi saio edukiko ditu, gaur eta maiatzaren 17an, 18:00etatik 20:00etara; Bermeoko kultur etxeko hitzaldi aretoan egingo dira.
Antolatzaileek adierazi dutenez, gaur egun adingabeek Informazio eta Komunikaziorako Teknologien erabilera oso barneratuta daukate, eurentzat sarea sozializazio esparru bat da, eta sarritan ez dituzte ezagutzen bertan aurkitu ditzaketen arriskuak: ziberjazarpena, grooming-a, sexting-a, identitate lapurketa, irudien erabilera desegokia edota estortsioa, besteak beste.
Baliabide lagungarriak
Arrisku horiek direla eta, GHETren ustez, «oso garrantzitsua da gurasoei hainbat baliabide eskaintzea egoera horiei aurre egiteko». Hala ere, IKTak era egokian erabiltzen ikasiz gero, onuragarriak izan daitezkeela nabarmendu du GHETek: «Informazioa lortzeko eta zabaltzeko baliabide ezinhobea dira, besteekin harremanetan jartzeko tresna edota lanerako eta ikasketetarako lagungarriak».
Horregatik, «arau eta muga egokiak ezartzea beharrezkoa» dela zehaztu dute, horiek «ezjakintasunarengatik» ezartzen ez diren arren.
Antolatzaileek gurasoak animatu dituzte saioetara joan daitezen, «agertu ahal diren arriskuak ahalik-eta arinen antzemateko eta adingabeen ongizatea bermatzeko».