27 bildots erreko dituzte bihar Markina-Xemeingo Baserri eta Okela Egunean
Iazko arrakasta ikusita, aurten hiru bildots gehiago erreko dituzte. Azokan hamar ekoizlek parte hartuko dute. Ondarea berreskuratzea helburu duen ekimena ere aurkeztuko duteBaserri eta Okela Eguna ospatuko dute bihar, Markina-Xemeinen. Iazko arrakasta...
Iazko arrakasta ikusita, aurten hiru bildots gehiago erreko dituzte. Azokan hamar ekoizlek parte hartuko dute. Ondarea berreskuratzea helburu duen ekimena ere aurkeztuko dute
Baserri eta Okela Eguna ospatuko dute bihar, Markina-Xemeinen. Iazko arrakasta ikusita, aurten 27 bildots erreko dituztela aurreratu dute, iaz baino hiru gehiago. Bestalde, azokan hamar ekoizle inguru egongo dira.Egun osoko jaia izango da biharkoa. Eguerdian, baina, Mendi Jakintzie Berreskuratu ekimena aurkeztuko diete herritarrei. «Gandixa parean, Santa Eufemirutz joaten, gerra sasoiko aztarnak daude: elurzuloak, lubakiak, bunkerra… Horiek garbitzeko eta ondarea berreskuratzeko auzolana egitea proposatu nahi diegu herritarrei». Aurreratu dutenez, auzolana ekainaren 17an egiteko asmoa daukate. «Deialdia bihar egingo dugu».
Auzolana egin eta gero, ekimenak epe luzera inguru horietan bisita gidatuak egitea ere aurreikusten du. Eta horren guztiaren berri emango dute bihar eguerdian jaiaren baitan egingo den aurkezpenean.