Martxan dago II. Zientzia Astea
Gaur hasi eta maiatzaren 20ra bitartean, hainbat ekintza egingo dira. Zientziaren Giltzak elkarteak Pint of science ekimena aitzakia hartuta antolatu du egitasmoaOndarroako Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, gaur hasi eta maiatzaren 20ra bitarte...
Gaur hasi eta maiatzaren 20ra bitartean, hainbat ekintza egingo dira. Zientziaren Giltzak elkarteak Pint of science ekimena aitzakia hartuta antolatu du egitasmoa
Ondarroako Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, gaur hasi eta maiatzaren 20ra bitartean, zientziagaz zerikusia daukaten hainbat ekintza egingo dira. Zientzia Astea iaz egin zen estreinako, eta izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere jarraipena ematea erabaki dute.Antolatu dituzten ekintzak, gainera, zientzia herritarrengana hurreratzeko egiten den Pint of science deritzon egitasmoa aitzakia hartuta egingo dituztela nabarmendu dute. Pint of science, hain zuzen ere, astelehenean, martitzenean eta eguaztenean aldi berean ospatuko da munduko 21 herrialdetako hainbat herritan, eta ekimen hori antolatzen dutela aprobetxatuta, dena luzatu eta ekintzaz betetako egitaraua antolatzea erabaki dute.
Zientzia Astea Geometria ikusi argazki eta matematikoen erakusketagaz hasiko da. Gaurtik aurrera ikusgai izango da Kofradia Zaharrean. «Goierriko Zientzia Sare Herrikoiak 2015ean zientziagaz lotutako lehiaketa antolatu zuen, eta hango 40 bat argazki utzi dizkigute erakusketa egiteko. Matematikak gai nagusi modura hartuta, geometria nahi da ezagutzera eman, matematika edonoiz eta edonon dagoelako».
Pint of science egitasmoa hasteko, bestalde, teknologiak paleolitikotik gaur egunera arte eduki duen eboluzioa izango dute mintzagai. «Paleolitiko garaian gure arbasoek erabili zituzten lehenengotariko teknologiak ezagutuko ditugu. Besteak beste, gezien puntak silex harriekin zelan egiten ziren erakutsiko digute. Eta gaur egunera salto eginda, berriz, dronei buruz ariko dira».
Pint of science bigarren jardunaldian, berriz, teknologiak gaurko gozogintzan duen lekua azalduko dute, eta ostean, mapek gordetzen dituzten sekretuak. Hirugarren jardunaldia, azkenik, era dibertigarriago eta «umore puntu bategaz» datorrela aurreratu dute Zientziaren Giltzakoek; sexuari eta edariei buruz ariko dira. «Espermatozoideei buruz egingo digute berba. Eta egiten ari den ikerketak izango ditugu mintzagai. Enologa batek, bestalde, txakolina egiteko zer zientzia erabiltzen den erakutsiko digu, eta hark amaitzen duenean, txakolina dastatzera emango digute».
Pint of science ekimena amaituta, ostera, Leire Gomezek ahots teknikari buruz eman zu- en hitzaldia emitituko du Radixu Irratiak. Eta datorren eguenean, aldiz, Chauvet-eko (Frantzia) kobazuloa barrutik zelakoa den ikusi ahalko da. «400 bat historiaurreko margo daude, baina ezin da bisitatu. Hala ere, dokumental honi esker, barrua zelakoa den gertuagotik ezagutu ahalko da».
Zientziaren Asteari amaiera emateko, Mugaritz jatetxe ezaguneko sukaldean esperimentuak egiten dituen Daniel Lasak hitzaldia emango du. «Jakiak zer eratara ulertzen dituen eta zer gauza egiten dituen azalduko digu, beti ere, zientziaren ikuspegitik».