Ioana Osa Larruzea kirolari ondarrutarra bigarren helmugaratu da, emakumezkoen artean. Ondarrutarrak
36 minutu eta 52 segundo behar izan ditu 8,5 kilometroko ibilbidea amaitzeko, Lourdes Colomo irabazlea baino minutu 1 eta 13 segundo gehiago (35:39).
Zarauzko II. Herri Lasterketa domekan [maiatzak 13] goizean jokatu zen, eta bertan parte hartu zuten 116 korrikalarik parte hartu zuten. Osak sailkapen orokorreko
37. postua lortu du.
Ioana Osa (eskuman) podiuma osatu zuten beste bi kirolariekin batera. Argazkia: Aritz Mutiozabal / Urola Kostako Hitza