Lea-Artibaiko
LH 5 eta 6 mailetako
500 ikasle batu dira gaur [maiatzak 15] goizean Markina-Xemeinen Lea-Artibaiko Jolas Topaketetan parte hartzeko. Frontoi handian eta txikian, Bekobenta eskolan, Bera Kruz Ikastolan, kiroldegian eta Plazabarripean beste ikastetxeetako ikasleak ezagutu eta elkarregaz jolasteko aukera eduki dute.
Ikastetxe eta herri ezberdinetako lagunekin taldeak osatu eta eguerdira arte ibili dira jolasean. Futbolean baloirik barik, frontoiko jolasetan, zelai errean, erronka kooperatiboetan, Colp ball eta beste hainbeste. Eta guztiak batera bazkaldu ondoren amaitu dituzte topaketak.
Eskualdeko ikasleek egiten dituzten
29. topaketak izan dira gaurkoak. Antolatzaileek azaldu dutenez, bi urtero aldatzen dira herriz. Horrela, datorren urtean ere Markina-Xemeinen ospatuko dira berriro, eta ondoren, Lekeition eta Ondarroan. Topaketen helburua eskualdeko ikasleak elkar ezagutu eta harremanak egitea dela zehaztu dute.
Bestalde, barikuan [maiatzak 18]
DBH 1 eta 2 mailetako ikasleak elkartuko direla jakitera eman dute topaketen koordinatzaileek. Markina-Xemein izango dute bilgune horiek ere. Barroeta futbol zelaian, Lea Artibai Ikastetxean, frontoian eta Bekobentan kirol ezberdinak egingo dituzte.