Ander Elortegik irabazi du Udabarri faseko saioa
Elorrion zapatuan jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako zortzigarren saioa irabazi zuen Ander Elortegi gernikarrak. 178 puntugaz lehenengo geratu zen, eta saioko proba guztietan beste bertsolariek baino puntuazio handiagoa eskuratu zuen.Zortziko ...
Zortziko txikian lortu zuen puntuaziorik altuena Elortegik, eta zortziko handian ere bikain aritu zen.
Udaberriko sailkapen saioan sei bertsolari aritu ziren oholtza gainean; horietatik lau Busturialdekoak ziren. Bigarren postua Aitor Estebanek lortu zuen, hirugarrena Iker Uriarte bermeotarrak izan zen, 154 puntu bilduta, eta laugarren postua Unai Agirre gernikarrak eskuratu zuen, 148 puntugaz. Jon Arano natxituarra bosgarrena izan zen, eta Eneko Anakabe seigarren geratu zen.
Antolatzaileek azaldu dutenez, «giro ona» nagusitu zen Elorrioko Arriola antzokian.
Getxoko saioak
Sailkapen faseko bi saio burutu zituzten domekan, Getxon. Goizean, Busturialdeko Ibai Amilategik eta Eneko Aldanak abestu zuten, eta hirugarren eta laugarren postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren. Peio Ormazabal izan zen lehenengoa, 170 puntu bilduta.
Arratsaldeko saioan aritu zen, berriz, Garazi Navarro Ugarteburu amorotoarra; 3. geratu zen, 151 puntugaz.
Asteburu honetan, maiatzaren 19 eta 20an, Areatzan eta Erandion ospatuko dira Bertsolari Txapelketako saioak. Zapatuan Xabier Iturraspe Gandiaga mendexarrak abestuko du Areatzan, eta, domekan, Erandion, Beñat Bilbao Landa eta Julen Erezuma Arzanegi ariko dira.