Busturialdeko Eskola Txikien Jai koloretsua
Busturialdeko Eskola Txikien Jaia ospatu zuten Gautegiz Arteagan, barikuan. Haur zein Lehen Hezkuntzako umeek eta gazteek dantzez eta jolasez bete zuten herriko frontoia. Urtero legez, Busturiko Jose Maria Uzelai eskolako, Mundakako eskolako, Eako Haiz...

Busturialdeko Eskola Txikien Jaia ospatu zuten Gautegiz Arteagan, barikuan. Haur zein Lehen Hezkuntzako umeek eta gazteek dantzez eta jolasez bete zuten herriko frontoia. Urtero legez, Busturiko Jose Maria Uzelai eskolako, Mundakako eskolako, Eako Haizeder eskolako, Gautegiz Arteagako Montorre eskolako eta Muxikako Urretxindorra eskolako ikasleak batu ziren jaialdian.