Inoizkorik jende gehien batu da aurten Berriatuko Paellada Egunean
740 lagun inguru batu dira Mendibarren frontoian. 60 katalan inguruk ere parte hartu dute paelladan. Berritxuko alabek eta Gernika-Lumoko lagunek osatutako taldea izan da irabazleaSan Gregorio jaien barruan Paellada Eguna ospatu zuten zapatuan. Guztira...
740 lagun inguru batu dira Mendibarren frontoian. 60 katalan inguruk ere parte hartu dute paelladan. Berritxuko alabek eta Gernika-Lumoko lagunek osatutako taldea izan da irabazlea
San Gregorio jaien barruan Paellada Eguna ospatu zuten zapatuan. Guztira 32 paella aurkeztu zituzten, eta 740 lagun inguru batu ziren Mendibarren frontoian bazkaltzen. Herritarrek esan zutenez, jai egunak «inoizkorik jende gehien» batu du aurten.Eguraldi txarragaz ere, berriatuarrak eta inguruko herrietako bizilagunak ez ziren ez etxean geratu. Herriguneko aterpe guztien jabe eginda, zeinek paellarik onena egin aritu ziren denak.
Hasiera batean 13:00etan Kataluniako Viladamant herriko lagunei ongietorria egitea aurreikusita bazegoen ere, eguraldiak ez zuen lagundu, eta azkenean bazkalorduan egin zieten aipamena; 60 katalan inguruk parte hartu zuten paelladan.
14:00etarako paella guztiak frontoian zeuden. Eta orduan epaimahaiaren txanda izan zen. Guztiak dastatu eta puntuak banatu eta gero, onena 6. zenbakia zeukana izan zela erabaki zuten; Berritxuko alabek eta Gernika-Lumoko lagunek osatutako taldea izan zen aurtengo txapelketaren irabazlea.
Barazkiekin osatutako paella egin zuten irabazleek, eta epaimahaiaren iritziz, originala izan da, «ezohikoa».
Katalanei opari
Jon Arriola Berriatuko alkateak txapela oparitu zion Robert Sabater Viladamat herriko alkateari. Kataluniako prozesuan ezagutu zuten elkar, eta herriko jaietara elkar gonbidatu zuten. Hala, Arriola Viladamatera joango da uztailean.