SD Eibar taldeak ere Euskal Eskola Publikoaren Jaia babestu du
Lekeitioko Eskola Publikoko ikasleek argazkia atera dute jokalariekin, entrenatzaileagaz eta tekniko batzuekin. Ipurua ondo-ondo ezagutzeko aukera eduki dutela esan duteRealak eta Athleticek egin modura, SD Eibar taldeak ere ekainaren 3an Lekeition osp...
Lekeitioko Eskola Publikoko ikasleek argazkia atera dute jokalariekin, entrenatzaileagaz eta tekniko batzuekin. Ipurua ondo-ondo ezagutzeko aukera eduki dutela esan dute
Realak eta Athleticek egin modura, SD Eibar taldeak ere ekainaren 3an Lekeition ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaia babestu du.Jaiari emandako babesa islatzeko, Lekeitioko Eskola Publikoko ikasleei harrera egin zieten barikuan Eibarko jokalariek, Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak eta tekniko batzuek Ipuruan. Zapran Gagoz leloa daukan kartelagaz argazkia ateratzeaz gain, ikasleek jaiaren berri eman eta solasalditxo bat eduki zuten, giro atseginean.
Ikasleak, gainera, Ipuruako palkoetako eserlekuan eta ordezko jokalarien aulkietan jarri ziren. «Prentsa aretoa bisitatu eta zelaia ere zapaldu zuten. Ipurua ondo ezagutzeko aukera eduki dutela esan ahal dugu», azaldu dute eskolakoek.
Lekeitioko Eskola Publikoko komunitate osoak SD Eibar talde osoari eskerrak eman nahi izan dizkio, «erakutsitako gertuko tratuagatik eta konfidantzagatik».