500 ikasle batu ditu Lea-Artibaiko Jolas Topaketak
Lea-Artibaiko LH 5 eta 6 mailetako 500 ikasle batu ziren atzo goizean, Markina-Xemeinen, Lea-Artibaiko Jolas Topaketetan parte hartzeko. Frontoi handian eta txikian, Bekobenta eskolan, Bera Kruz ikastolan, kiroldegian eta Plazabarripean beste ikastetxe...
Ikastetxe eta herri ezberdinetako lagunekin taldeak osatu eta eguerdira arte ibili ziren jolasean. Futbolean baloirik barik, frontoiko jolasetan, zelai errean, erronka kooperatiboetan, Colp ball eta beste hainbestetan. Eta guztiak batera bazkaldu ondoren amaitu zituzten topaketak.
Eskualdeko ikasleek egin dituzten 29. topaketak ziren atzokoak. Antolatzaileek azaldu dutenez, bi urtero aldatzen dira herriz. Horrela, datorren urtean ere Markina-Xemeinen ospatuko dira berriro, eta ondoren, Lekeition eta Ondarroan. Topaketen helburua eskualdeko ikasleak elkar ezagutu eta harremanak egitea dela zehaztu zuten.
DBHkoak
Bestalde, barikuan DBH 1 eta 2 mailetako ikasleak elkartuko direla jakitera eman dute topaketen koordinatzaileek. Markina-Xemein izango dute bilgune horiek ere. Barroeta futbol zelaian, Lea Artibai Ikastetxean, frontoian eta Bekobentan bilduko dira kirolaz gozatzeko.