Abian dago Mutrikuko Malen jaiak iragartzeko kartel lehiaketa
Mutrikuko Udalak bi kartel lehiaketa abiarazi ditu: Malen Jaiak iragartzekoa eta Malen Txiki eguneko programako orrialdean agertuko dena.Lehiaketak irekiak badira ere, Malen Txiki egunerako kartel lehiaketan 16 urtetik beherako herritarrek parte har de...
Lehiaketak irekiak badira ere, Malen Txiki egunerako kartel lehiaketan 16 urtetik beherako herritarrek parte har dezaketela gogorarazi dute. Lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 13a da, eta bi sari egongo dira: 300 euro (kartel nagusia) eta 100 euro (Umeen Egunekoa).
Baldintzei dagokienez, kartelaren gaiak jaiekin eta Mutrikurekin zerikusia eduki behar du, eta ezingo da beste herriren batean saritutako lana izan.
DIN A3 tamainako euskarria izan beharko dute lanek, eta modu digitalean ere aurkeztu beharko dira, «JPEG formatuan eta gutxienez 300 ppp-ko kalitatearekin».
Ohi bezala, egileak ez du lana sinatuko, eta gutunazal itxi batean sartu beharko ditu datu pertsonalak. «Aurkezterakoan, zenbaki bat jarriko diote bai lanari eta baita ere gutunazalari». Azkenik, honako testuak eduki beharko dituzte nahitaez: Mutriku-Malen Jaiak 2018-Uztailaren 21etik 25era (kartel nagusia) eta Malen Jaiak 2018-Uztailak 23-Umeen eguna (Umeen Eguna).
Lanak udaletxeko harreran aurkeztu behar dira, astelehenetik barikura bitartean, 09:00etatik 14:00etara.