100 lagunetik gora batu nahi dituzte Berriatuko 21. BTT martxan
Berriatuko Urepel Kirol Taldeak antolatuta Berriatuko 21. BTT martxa egingo da zapatuan [maiatzak 19]. Mendiko bizikletaren zaleek 09:00etatik irtengo dute herriko plazatik, baina aurretik izen ematea egongo da herriko plazaren inguruetan. 08:30etik aurrera egongo da horretarako aukera, 10 euroren truke. Urtero 100 lagun inguru batzen dira kirol proban, eta aurten “eguraldi ona dagoenez iragarrita”, 130 bat batzea espero dute.
Txirrindulariek Berriatuko lurretatatik igaroko diren bi ibilbideren artean aukeratu ahal izango dute. Bata, 30 kilometrokoa eta 1.500 metroko desnibel positiboa izango da eta bestea, 20 kilometrokoa eta 900 metroko desnibel positibokoa. Bi ibilbideak toki berean hasiko dira, eta erdibidean banatuko direla jakitera eman dute. “Hantxe bata zein bestea egitea nahi dute aukeratu ahal izango dute txirrindulariek”.
Urtero ibilbidea aldatzen saiatzen dira, eta aurten Kalamendi ingurura igoko direla aurreratu dute. Berriatutik irten eta Milloi alderantz abiatuko dira txirrindulariak. Handik, besteak beste, Ikaran inguruetara, Elizpuru, Asterrika eta kostatik ere ibiliko dira. Kirol proba amaitzean parte hartzaileek hamaiketako bat izango dute zain. Eta gaineratu dutenez, dutxak eta bizikletak garbitzeko gunea egongo da.