Bizkaiko eta Gipuzkoako trainerilla txapelketak jokatu dira Ondarroan eta Mutrikun
Arraunzaleek asteburuan bi hitzordu garrantzitsu izango dituzte Ondarroan eta Mutrikun. Ondarroako uretan, Bizkaiko Txapelketa jokatuko da, eta Mutrikuko estropada eremuan, berriz, Gipuzkoakoa. Zapatuan [maiatzak 19] eta domekan [maiatzak 20] jokatu da txapelketa: lehen jardunaldian sailkapen kanporaketak egingo dira, eta bigarrenean, ostera, finala jokatuko da. Txapelketa bietan 3.500 metroko estropada (lau luze eta hiru ziaboga) osatu beharko dute.
Bizkaiko txapelketa zapatuan 16:00etan eta domekan 12:00etan jokatuko da, eta bertan Ondarroa, Isuntza eta Lea-Artibaiko ontziek parte hartuko dute. Klub bakoitzak, hain zuzen ere, trainerilla bakarrarekin parte hartu izango du hiru kategorietan (kadete mutilak, absolutuak neskak eta nagusiak mutilak). Eta kanporaketa estropadan markarik onena egiten duten kategoria bakoitzeko bost ontziek finala jokatzeko aukera izango dute.
Gipuzkoarren norgehiagoka zapatuan 16:30ean eta domekan 11:00etan izango da, eta bertan Mutrikuko bi trainerillak parte hartuko dute, horietatik batek, ligatik kanpo. Kanporaketa estropadan denborarik onena lortzen dute lau ontziek jokatuko dute finala.