Markina-Xemeingo Berakruz Ikastolak hezkuntza eta metodologia berriei buruzko jardunaldi tekniko bat antolatuko du izen handiko hizlarien parte hartzeagaz. Francesco Tonucci, Mar Romera eta Javier Bahon hezkuntza komunitatearen baitan eragile garrantzitsuak diren profesionalek hezkuntza ulertzeko modu tradizionala aldatzen ari diren gaiak landuko dituzte ekainaren 5ean Markina-Xemeingo Esperanza eraikineko auditorioan, 17:00etatik 20:00etara egingo den jardunaldian.
Francesco Tonucciren Los niños y las niñas piensan diferente hitzaldiarekin hasiko da ekitaldia. Hezkuntza munduko pentsalari, psikopedagogo eta marrazkilaria ere bada Tonucci, eta umeek hiri-ekosisteman daukaten paperari buruzko liburu ugariren autorea da. Italiako zein atzerriko aldizkarietan argitaratutako hainbat artikulu ere idatzi ditu.
Bigarren hizlaria Mar Romera izango da, pedagogian eta psikopedagogian lizentziatutako irakaslea eta Francesco Tonucci Pedagogia Elkarteko zuzendaria. «Adimen emozionalean aditua den eta eskolari, haurtzaroari eta didaktika aktiboari buruzko hainbat liburu idatzi dituen profesional honek Educacion emocional y emocionante hitzaldia eskainiko du», azaldu dute.
Hitza hartzen azkena Javier Bahon izango da Innovacion hecha realidad hitzaldiagaz. Bahon hezkuntza formatzailea eta aholkularia da ikastetxe eta irakasleen prestakuntza zentroetan, eta hainbat alorretan esperientzia duen irakasle eta pedagogoa ere bada, pedagogia terapeutikoa barne.
Jardunaldiko plazak mugatuak izango direla jakitera eman dute Bera Kruz Ikastolakoek. Izena ikastolaren webgunearen bitartez egin daiteke www.berakruz.eus helbidera idatzita.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.