LGTBI Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu dute Lekeition eta Ondarroan
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Lekeition herriko hiru ikastetxeetako ikasleek adierazpen bateratua egin dute aldarrikapen sendoa egiteko. Adierazpena goizean plazan egin duten elkarretaratzean irakurri dute; ia 1.000 ikasle elkartu dira eta ostadarraren koloreekin jantzitako kamisetekin bandera erraldoia osatu dute. Sexu orientazio zein genero identitate ezberdinen aurka ematen diren eraso eta diskriminazioak ezabatu egin behar direla azpimarratu dute ikasleek. Argi eta garbi zabaldu dute euren mezua: “DENOK GARA BERDINAK, ERRESPETATU DEZAGUN BAKOITZAREN NORTASUN ETA IZAERA!!!”[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Bi herri horietan ekintzak egiteaz gain, Munitibarko Udalak sexu eta genero aniztasunaren aldeko mozioa onartu du asteon. Eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere pertsona guztien eskubideen alde duen konpormisoa berretsi du, sexu orientazioari errepartu barik.