Gaur [maiatzak 17], Mutrikuko Jose Maria Altzibar etorbideko 31. atariko etxebizitza batean –Entzus parean– sutea egon dela jakitera eman du Herrizaingo Sailak. Adierazi dutenez,
13:15 inguruan eduki dute sutearen berri. “Jose Maria Altzibar etorbideko beheko solairutik kea ateratzen zela eta erre usaina zegoenaren abisua jaso dugu SOS deiaken”.
Suhiltzaileen bost kamioi, ertzainaren patruilak, anbulantzia bat eta udaltzaingoa gerturatu dira bertara, eta, gaineratu dutenez, ez da sugarrik ikusi kanpoan. Agertu dutenez, kazola batek su hartu du sukaldean, eta horrek eragin du kea. “Suhiltzaileak etxe barrura sartu, eta kazola sutatik kendu ostean, etxea aireztatzen utzi dute. Dena kez beteta zegoen eta”. Gaineratu dutenez, ez da egon zauriturik, ez eta ere kalte material larririk. “Suhiltzaileek eraikineko bizilagunak, badaezpada,
euren etxeetatik atera arazi dituzte”.
Suhiltzaileak Jose Mari Altzibar 31eko atarian