Ondarroako Historia Zaleak elkarteak jasoko du aurtengo Zilarrezko Antxoa
«Herriaren memoriaren berreskurapenean egindako lana» aitortu nahi izan dio Ondarroako Udalak sariagaz. Elkarteak herritarrak protagonista bihurtu ditu bere artxibo historikoanOndarroako Udal ordezkariek atzo jakitera eman zutenez, aurtengo Zilarrezk...
«Herriaren memoriaren berreskurapenean egindako lana» aitortu nahi izan dio Ondarroako Udalak sariagaz. Elkarteak herritarrak protagonista bihurtu ditu bere artxibo historikoan
Ondarroako Udal ordezkariek atzo jakitera eman zutenez, aurtengo Zilarrezko Antxoa Ondarroako Historia Zaleak elkarteak (OHZ) jasoko du, «herriaren memoriaren berreskurapenean egin duten lana eskertu asmoz».Elkarteko ordezkariek zapatuan 14:00etan jasoko dute saria Alde Zaharrean, Antxoa Egunean egingo diren ekimenen artean.
2001. urtean sortu zen elkartea, eta helburuen artean herriko eta herritarren historia jasotzea eta ondarea babestearen alde lan egitea dagoela azaldu du udalak, Herritarren Artxiboa Historikoa osatuz. Artxibo horretan herritarrek sortutako edozein dokumentu gordetzen dira: idatziak, ahots grabazioak, irudi grabazioak eta argazkiak. «Herritarrek ekarritako argazkiak digitalizatu eta Erretratuen Otzaran katalogatzen dira, era honetan, herri osoari parte hartzeko aukera ematen zaio, eta herritarrak beraiek protagonista bihurtzen ditu».Ondarroa urtekarian argitaratzen dira argazki asko, eta herritar guztiei helarazten diete egindako lana.