Ondarroako Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, aurtengo Zilarrezko Antxoa Ondarroako Historia Zaleak elkarteak jasoko du, “herriaren memoriaren berreskurapenean egin duten
lana eskertu asmoz“. Elkarteko ordezkariek zapatuan [maiatzak 19] 14:00etan jasoko dute saria Alde Zaharrean,
Antxoa Egunean egingo diren ekimenen artean.
2001. urtean sortu zen elkartea eta bere helburuen artean herriko eta
herritarren historia jasotzea eta ondarea babestearen alde lan egitea dagoela azaldu du udalak, Herritarren Artxiboa Historikoa osatuz. Artxibo horretan herritarrek sortutako edozein dokumentu gordetzen dira: idatziak, ahots grabazioak, irudi grabazioak eta argazkiak. “Herritarrek ekarritako argazkiak digitalizatu eta Erretratuen Otzaran katalogatzen dira, era honetan, herri osoari parte hartzeko aukera ematen zaio eta herritarrak beraiek protagonista bihurtzen ditu”.
Ondarroa urtekarian argitaratzen dira Erretratuen Otzarako argazki asko, eta herritar guztiei helarazten zaie egindako lana.
HONEKIN LOTUTA: Antxoa Eguneko egitaraua, berrikuntzak eta abar