Berriatuko Urepel Kirol TaldeakĀ jakitera eman duenez, 92 txirrindularik parte hartu zuten zapatuan [maiatzak 19] Berriatuko lurretan zehar egin zen 21. BTT martxan. Azaldu dutenez, parte hartzaileak
pozik geratu dira ibilbideagaz. “Eguraldi ona egin zuen, eta mendian ere basa gitxi zegoen. Denak ondo irten du. Txirrindulariei polita iruditu zaie aurtengo zirkuitua. Gehienek gainera, 30 kilometroko ibilbide luzea aukeratu dute”.
Mendiko lasterketa egin ostean, parte hartzaileak hamaiketakoan batu ziren, eta aurtengoan,
ezusteko oparia ere jaso zuten. “Argazkilari bat egon zen ibilbidearen hasierako zatian parte hartzaileei banan-banan argazkiak ateratzen, eta argazki hori inprimatuta opari eman genien helmuganĀ». Antolatzaileek balorazio ona egin dute, eta datorren urtean ere lasterketa antolatzeko asmoa agertu dute.
BTT martxan parte hartu zuten txirrindulari batzuk mendian. Argazkia: Ander Txakartegi