Basque Teamek eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak bikaintasunezko kirol proiektua aurkeztu dute. Eta berau osatzen duten 21 kirolarien artean Ager Solabarrietako tiratzaile olinpiko ondarrutarrak parte hartuko du.
Proiektua aurreko barikuan [maiatzak 18] aurkeztu zuten Bilbon, eta Tokio 2020ko, Beijing 2022ko eta Paris 2024ko Paralinpiar Jokoetan euskal kirolarien parte hartzea sustatzea du helburu. “Bikaintasunezko kirol proiektuak martxan jarri dira datozen hitzorduetan olinpikoak izateko potentzialtasun edo ahalmena dute kirolariekin”.
Bikaintasunezko kirol proiektuaren aurkezpena. Argazkia: BAT Basque Team
Nazioarte mailan kategorian absolutuan emaitza onak dituzten kirolariei beka eman beharrean (Basque Team fundazioak egiten du hori), Bikaintasunezko kirol proiektuak kirolarien ekimenetara bideratuko ditu baliabideak. “Fundazioak ez die bekarik emango kirolariei proiektuaren parte izateko. Batek ez du bestearekin zerikurisik”.
Basque Team Fundazioak, Euskal Federazioek eta Euskal Federazioen Batasunak proiektu hori eta beste hamaika jarri dituzte martxan, hurrengo hitzordu olinpikoetan euskal kirolarien parte hartzea bultzatzeko asmoz. Euskal federazioek zuzenduko dituzte proiektuak eta horretarako Basque Teamen laguntza ekonomikoa eta irudi eta komunikazio aholkularitza izango dute, Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroak eskainitako zerbitzu biomedikuekin eta kirol teknikoen aholkularitzarekin batera.
Kirol egokituaz gain, surfak, eskaladak, karateak, atletismoak, judoak, arraunak, errugbiak, eskubaloiak, badmintonak, mahai tenisak eta piraguismoak ere bikaintasunezko proiektua eramango dute aurrera.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.