Kepa Arrizabalaga Athletic Clubeko atezain ondarrutarra Espainiar selekzio absolutuak Munduko Kopa jokatzera deitu dituen behin-behineko zerrendarako aukeratu dute. Julen Lopetegi hautatzaileak astelehenean [maiatzak 21] eman zuen jakitera deitu dituen
23 jokalarien zerrenda ofiziala, eta ondarrutarra beste hiru euskal jokalarigaz batera (Cesar Azpilikueta, Nacho Monreal eta Alvaro Odriozola) ekainaren 14an hasiko den lehiaketan egongo da.
Arrizabalaga, hain zuzen ere, selekzioagaz behin bakarrik izan da titularra (2017ko azaroaren 11n debutatu zuen Espainiako selekzio absolutuagaz Costa Ricaren aurkako lagunarteko partidua), baina Espainiako hautatzaileak deitu dituen azken deialdietan parte hartu du, eta uste zen modura, behin-betiko zerrendan ageri da.
Asier Illarramendi Real Sociedadeko jokalari mutrikuarra, bestalde,
zerrendatik kanpo geratu da. Hasiera bateko lehen 35 hautagaien artean bazegoen ere, ez dute behin-behineko zerrendarako aukeratu.
Iñaki Bergara ondarrutarra ere Munduko txapelketan egongo da. Atezain ohia Belgikako selekzioko atezainen entrenatzailea eta Roberto Martinez hautatzailearen laguntzailea da gaur egun.
Kepa Arrizabalaga Espainiako selekzio absolutuagaz lan saio bat egiten. Argazkia: Carmelo Rubio/Seleccion Española de Futbol Facebook
Ondarrutarra Mundial batean parte hartzen duen lehen ondarrutarra da, eta 24. jokalari zurigorria. Atezain zurigorria
pozik azaldu da sare sozialetan. Twitterren zera agertu du Costa Ricagaz debuta egin zueneko argazkiagaz batera: “pozik nago Munduko Kopa jokatuko duten hautatuen artean egoteagatik”.
Espainiak
B taldean jokatuko du, eta Portugal, Maroco eta Iranen aurka ariko da lehen fasean. Ekainaren 15ean jokatu du selekzioak estreinako partidua, Portugalen aurka.
Hautatzaileak
hiru atezain, zortzi atzelari, sei erdilari eta sei aurrelari aukeratu ditu. Honakoak dira Mundiala jokatzera deitutakoak: Kepa Arrizabalaga (Athletic), David de Gea (Manchester United eta Pepe Reina (Napoles) atezainak; Alvaro Odriozola (Real Sociedad), Gerad Pique eta Jordi Alba (Barcelona), Sergio Ramos, Dani Carvajal eta Nacho Fernandez (Real Madrid), Nacho Monreal (Arsenal) eta Cesar Azpilicueta (Chelsea) atzelariak; Thiago Alcantara (Bayern), Andres Iniesta eta Sergio Busquets (Barcelona), Isco Alarcon eta Marco Asensio (Real Madrid), David Silva (Manchester City), Saul Ñiguez eta Koke (Athletico) erdilariak eta Diego Costa (Atletico), Lucas Vazquez (Real Madrid), Iasgo Aspas (Celta) eta Rodrigo Moreno (Valencia) aurrelariak.