Munitibar eta Aulesti saritu dituzte Euskarazko Internet Eguneko ekitaldian
Herriko domeinuen artean Aulesti da euskal domeinu gehien dituena, eta Munitibar euskara gehien erabiltzen duena. Sarean hizkuntza ohiturak aldatzeko politikak behar direla esan duteInterneten Nazioarteko Eguna izan zen joan den asteko eguenean. Horret...
Herriko domeinuen artean Aulesti da euskal domeinu gehien dituena, eta Munitibar euskara gehien erabiltzen duena. Sarean hizkuntza ohiturak aldatzeko politikak behar direla esan dute
Interneten Nazioarteko Eguna izan zen joan den asteko eguenean. Horretan harira, PuntuEUS Fundazioak Euskarazko Internet Eguneko ekitaldia egin zuen Miramon Parke Teknologikoan. Ekitaldi horretan Aulestik eta Munitibarrek aipamen berezia jaso zuten, herriko webguneen artean .eus domeinu gehien edukitzearren eta herriko webguneetan euskara gehien erabiltzearren, hurrenez hurren.Aurten hirugarren urtez egin da Euskarazko Internet Eguneko ekitaldia. Eta han izan ziren Arkaitz Goikoetxea eta Mikel Antsotegi Munitibar eta Aulestiko alkateak.
Estrategien premia
PuntuEUS Behatokiak Euskal Herriko Internet neurtu duen hiru urte hauetan datuak gutxi aldatu direla nabarmendu dute. «Azken hiru urteotan antzeko emaitzak jaso izanak agerian uzten du Interneten hizkuntza ohiturak aldatzeko epe ertain-luzeko politikak behar direla, eta argazkia ez dela egunez egun aldatzen».
Euskal Herriko webgune guztiak aintzat hartuz gero, euskarazko edukia duten webguneak 26.663 dira, guztien %16.
Euskararen erabilera oso bestelakoa da fokua .eus domeinudun webguneetan jarriz gero. Izan ere, .eus domeinudun webguneen %90ak euskara darabil.
Domeinua darabilten webguneen artean euskara (%90) eta gaztelania (%83) dira nagusi. Ondoren kokatuko lirateke ingelesa (%47) eta oso presentzia txikiarekin, frantsesa (%12) eta beste hizkuntza batzuk (%11).