Athletic Herriz Herri Markina-Xemeinera ailegatuko da
Athletic Herriz Herri, Athletic Club Fundazioak txikienei eskaintzen dien jolas jarduera, Markina-Xemeinera ailegatuko da domekan [maiatzak 27]. Frontoian jarriko dute jolasgunea 10:30etik 14:30era.
Jarduera 3 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Jolasteko gune bat, giza futbolin bat, txikigunea, aurpegiak margotzeko gunea, futbol txapa, marrazki tailerra, photocall-a eta balaoiagaz punteria lantzeko jolasak edukiko dituzte besteak beste jolaserako, eta dena musikagaz girotuta. “Jarduera bakoitzean kirolaren eta batez ere Athletic Clubaren baloreak presente egongo dira, hala nola, adiskidetasuna, lankidetza, ahaleginaren kultura edo desberdina denarekiko errespetua”, azaldu dute.
Ekimena doakoa izango da.