Maiatzaren 25a Afrikaren eguna dela aitzaki, Boli Kostan jatorria duten ilargi maskaren erakusketa inauguratuko dute bihar [maiatzak 25], 19:00etan,
Uhagon kulturgunean. Erakusketak
Samba Sy eskultore senegaldarraren baoule etnian oinarritutako bost ilargi-maskara jasotzen ditu, kple-kple maskara ere deiturikoak.
Aurkezpenean Ziortza-Bolibarko
Ane Undurraga Arriaga AUA Bilbao Gallery-ko arduradunak maskara horiei buruzko informazioa emango du, ikuspuntu antropologikotik. Horrez gain, Samba Sy maskaren egilea den eskultore senegaldarrarekin kontaktatuko dute zuzenean bideo konferentziaz.
Aurkezpena amaitzeko musika eta mokadutxoa hartzeko aukera egongo dela aurreratu dute.