Ekainaren 3ko Euskal Eskola Publikoaren jaia "guztiona" dela aldarrikatu dute Lekeition
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Egindako ekintzen zerrenda: Ana Meaberen ipuin kontakizuna, Txabi Txakartegi pediatraren hitzaldia, Martxoaren 8an ospatutako Realeko eta Athleticeko emakumeen partidua, eskola kirolaren inguruan egindako mahai ingurua, Gari eta Kirmen Uriberen kontzertua, apirilean Santi Brouard pilotalekuan 500 lagunentzako egindako kantu bazkari arrakastatsua, sare sozialetan egindako Zapran gagoz argazki lehiaketa, Euskal Herriko I. Literatur Topaketa, herri martxa, Zapran gagoz kantua eta bideoklipa… Halaber, Zapran gagoz abestiaren bideoklipak edukitako arrakasta ere aipatu nahi izan dute. Eta nola ez, bideoa egin duen Xabier Villalba Traolako arduradunari eskerrak eman dizkiote. “Lan ederra egin duzu, artista!”. Bideoak hilabete eskasean 27.000 bisita baino gehiago eduki dituela aipatu dute. B”ideo hori egiteko asko eta askoren laguntza ezinbestekoa izan zen. Eta kantuaren eta bideokliparen aurkezpenean Ikusgarri aretoa bi aldiz bete zen”.[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Zapran gagoz leloa aukeratzeko prozesua gogora ekarri dute, eta 100 proposamen baino gehiago jaso zirela aipatu dute. Hautaketa bozka bidez egin zuten, eta Xabat Agirre diseinatzaile ondarrutarrak haurrek egindako marrazkietan oinarrituta diseinatu zuen irudia. “Hau guztia eskolako guraso, irakasle eta ikasleei esker izan da, bidea ere helburu dugulako. Gure haurrentzat desio dugun hezkuntza eredua etengabe elikatu duen parte hartzea eta elkarlana bilatu dugulako. Gure haurren beharrizanak antzeman eta esparru berriak sortzeko aitzakia ere bihurtu dugu ekainaren 3ko jaia. Hori jai eguna bera bezain garrantzitsua da guretzako”.Eskerrak emateaz gain, egunotan ekainaren 3an Lekeitiora joateko gonbitea egiten duen iragarkia primizian entzuteko aukera ere egon da agerraldianHerriko babesleak. Jaia babestu duten herriko talde, eragile eta erakundeak: EAJ eta EH Bildu alderdi politikoak, Hego Haize bela elkartea, Dzanga kaiak, Artzabal, Xake kirol kluba, Akarregi pilota elkartea, Tximista, Lekeitialde, Marierrota, Isuntza, Lekeitio FT, Amandarri, Garraitz, Ranpabako, Urpeko Kirol Taldea, Zaletxuak, Estudiantina, Aittitta Makurra… Jaia babestu duten Euskal Herri mailako gizarte eragile, erakunde eta pertsonak: Real Sociedad eta Athletic Club fundazioak, Athletik eta Realeko emakumezko txikiak, Gari eta Kirmen Uribe, Alex Txikon, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, Sustrai Colina, Javi Dominguez, Kerman Lejarraga, Kepa Junkera, Berri Txarrak…. Asko eta asko izan dira jaso ditugun babesak.
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Eskerrak emateaz gain, egunotan komunikabide ezberdinetan ikusi ahalko den iragarkia ere estreinatu dute. Ondokoak dira iragarkian parte hartu duten aurpegi ezagunak: Joxerra Gartziari eskerrik beroenak (ikus-entzunezko komunikazioan aditua eta idazlea), Andoni Egaña (bertsolaria), Aitziber Garmendia (aktorea), Dani Alvarez (Radio Euskadiko kazetaria), Ana Urrutia (EiTBko aurkezlea), Garbiñe Biurrun (epailea eta EHUko irakaslea), Juango Alvarez (EHUko katedradun irakaslea), Nerea Arrien (idazle lekeitiarra), Axi Muniain (surflaria), Nerea Ibarzabal (kazetari eta bertsolari markina-xemeindarra), Joseba Apaolaza (aktorea), Ibai Gomez (Alaveseko jokalaria), Eli Ibarra (Athleticeko futbol jokalari ohia), Kepa Arrizabalaga (Athleticeko atezaina), Zuriñe Hidalgo (aurkezlea, abeslaria eta eskola publikoko irakaslea), Asier Illarramendi (Realeko jokalaria) eta Abel Barriola (pilotari ohia). “Guztiei gure eskerrik beroenak. Ez da lan erraza izan, sekulako koordinazioa eskatu duelako, eta parte hartzaile guztiek erraztasunak eman dizkigute”. Agerraldian ondokoek parte hartu dute: Andeka Uriarte (Lekeitio BHIren zuzendaria), Unai Zubiaur eta Maitena Gerrikaetxebarria (Lekeitioko Eskola Publikoko Guraso Elkarteko kidea), Koldo Goitia (Lekeitioko alkatea) eta Lourdes Imaz EHIGEko zuzendaria.