Inoiz plazaratu gabeko zaldien erakustaldia egingo da bihar
Ziortza-Bolibarko proben protagonistak 'Ranbo', 'Defi' eta 'Malon de Lauzirika' izango dira. Zadiek Munitibarko Premio harriagaz egingo dute ikuskizuna, plazanInoiz plazaratu gabeko zaldien erakustaldia hartuko du bihar Ziortza-Bolibarko plazak.19:00et...
Ziortza-Bolibarko proben protagonistak ‘Ranbo’, ‘Defi’ eta ‘Malon de Lauzirika’ izango dira. Zadiek Munitibarko Premio harriagaz egingo dute ikuskizuna, plazan
Inoiz plazaratu gabeko zaldien erakustaldia hartuko du bihar Ziortza-Bolibarko plazak.19:00etan hasiko den erakustaldian Ranbo, Defi eta Malon de Lauzirika izango dira protagonistak. Aulestiko Aitor Alzaaren zaldia da Defi; Malon de Lauzirika, berriz, Ondarroako IƱaki Harategikoa, eta Ranbo Gipuzkoatik helduko da, Zumaiatik.
Kinttopeko zaldi proben baldintzekin eta Munitibarko Premio harriagaz egingo dute ikuskizuna. Hiru parte hartzaileek ziurtatuta izango dute saria.
Musikarik ere ez da faltako; Litxurdixo eta Laja trikitilariekin giroa alaia ziurtatuta egongo da Simon Bolivar plazan. Eta zaldiena ez da eguneko erakustaldi bakarra izango. Eguerdian hasita, Stihleko talde bat egurrezko irudiak egiten ariko da.