Nagore Eluk eta Iosu Zenarrutzabeitiak irabazi dute Ondarroako kirol desafioa
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Lertxundik lehen metroak aurretik egin ditu, baina Zenarrutzabeitiak Musika Plaza parean aurrea hartu, eta bukaerara arte abantaila horri eutsi diot. “Ibilbidearen lehen zatian sei segundoko aldea edo atera diot, eta denbora guztian denbora horri eusten joan naiz. Azken metroetan, azkena zela kontuan hartuta, hortxe bizkorrago joatea erabaki dut”, azaldu du Zenarrutzabeitiak. Txirrindulariak 2 minutu eta 12 segundo behar izan ditu proba amaitzeko, eta Lertxundik, bestalde, hamalau segundo gehiago. Proba amaitzean pozik geratu dira duelistak, eta laurek aitortu dutenez, entrenamenduetan baino askoz denbora hobea egin dute. Ibilbidean, gainera, jende asko egon da lau kirolariak animatzen, animo kartel eta guzti. Parte hartzaileak harrituta geratu dira bide hegalean aurkitu duten jendetzagaz, eta haien animoak eskertu nahi izan dituzte.[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Euriaren beldur baziren ere, proba egin duten momentuan atertu egin du, eta eguzki galdatan egin dituzte Antiguara gorako metroak. “Goizean euria egin badu ere, proba egin dugunean behengainea nahikoa sikatu da. Hala ere, oraindik ere ondo sikatu gabeko tarteak egon dira, ospitale zaharraren parean, esate baterako. Baina lurrak, zorionez, ez digu arazorik eman”, agertu dute probaren bukaeran. Herritarrek bikote baten edo bestearen aldeko apustuak egiteko aukera izan dute. Zehatz esanda, bikote irabazleak zenbat denborako aldeagaz irabazi duen igarri behar izan dute. “Aurretik ere jendeak apustu eginda bazuen ere, gaur beste horrenbestek egin dute apustu eguraldiaren iragarpena ikusita. Eta horren arabera, jendea apustuak aldatzen ere ibili da”, azaldu dute antolatzalaileek. Apostu egin duten herritarren artean seirek igarri dute, eta haien artean zozketa egin dute antolatzaileek. Jon Gallastegi Akilla-k irabazi du Cantabricon lau pertsonentzako afari edo bazkaria. Zubi Zahar herri ikastolakoak pozik agertu dira. “Giro oso polita egon da. Probak ere ikusmin handia sortu du, eta jende asko Antiguara bideko bide bazterrean”.