Asteburu honetan ere emaitza bikainekin itzuli dira etxera Lea-Artibaiko triatletak. Aurreko postuetan ibili dira Saloun eta Guadalajaran Lekeitioko
Garraitz eta
Amandarri taldeetako kirolariak.
Lekeitioko
Mireia eta Peio Arrillaga neba-arrebak asteburuan Saloun (Tarragona, Kataluniako Errepublika) lehiatu den Half distantziako Tritloiaren aurrean gelditu dira. Beste behin ere maila handiko triatloia egin dute Garraitz Kirol Taldeko triatletek.
Mireia eta Peio Arrillaga triatletak. Argazkia: Garraitz Triatloi Taldea
Atzo [maiatzak 27], 07:00etan hasita lehiatu zen Salouko ( Challenge ) Half distantziko Triatloia: 1.900 metro igeri, 90 Km bizikletan eta 21 km aringa-aringa. Proba
04.33.10 denboran osatuta, sailkapen orokorrean 9. postua eskuratu zuen Mireia Arrillagak eta bere urtekoen mailan (25-29) lehenengoa izan zen. Peio Arrillagak, berriz, 20. postua bereganatzea lortu zuen, eta bere urtekoen mailan (25-29) hirugarren amaitu zuen
04.21.51 denbora eginda. “Peioren kasua berezia izan da, aste barruan istripu bat izan du, kotxe batekin talka eginda”, azaldu dute Garraitz Kirol Taldekoek.
Lekeitioko Amandarri Triatloi taldeko
Gontzal Korraletxek ere maila handia erakutsi du Guadalajaran (Gaztela-Mantxa) jokatu den Triatloiko Distantzia Erdiko Espainiako Txapelketan. Korraletxe
25-29 urte bitartekoen mailako Espainiako azpitxapeldun gelditu zen zapatuan [maiatzak 26] Guadalajaran jokatu zen txapelketan. 1.900 metro igeri, 90 kilometro bizikletan eta 21 kilometro aringa-aringa
4.36.10 denboran osatu zituen Korraletxek.
Gontzal Korraletxe Guadalajarako podiumean. Argazkia: Amandarri